PSE-EE
Eneko Andueza: "Hizkuntza eredu berak badira jar dezagun eta aldatzen badira, defini ditzagun ez nahasteko"
P.G. | EITb Media
Egungo eredu sistemari eustearen aldekoa izan arren, Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak ez dio ereduen sistema aldatzeari aterik itxi. Ana Urtxuegiaren kasuaz, berretsi du bere alderdiak egin beharrekoa egin duela "beste batzuk ez bezala".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hezkuntza legeari buruz galdetuta, Eneko Anduezak PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi du sozialistentzat ezinbestekoa dela testuak hizkuntza ereduak zehatz biltzea. Egungoen eredu berberak badira "jar ditzagun legean eta aldatzen badira, definitu ditzagun eta eta legean sartu. Bestela nahasteko arriskua ere badagoelako".
Etxebizitza legearen kontura, EAJ-K, PSEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean adostu duten erdibideko zuzenketaz baikor mintzatu da. Bere hitzetan denek argi dute eskumen "esklusiboa" dela eta Madrilen kongresuan onartu den legea historikotzat jo du, onartu berri den markoak bertako politikak sendotzeko aukera emango duelakoan
Bestetik, Urtxuegia auzian, Lasarte Oriako allkate ohiak egindako onartezina dela berretsi du eta horregatik dagoela alderditik kanpo. EH Bilduk sozialistei erreklamatzen dieten barkamen eskariaz, eskatu behar bada, eskatzeko ez duela arazorik dio PSEren idazkariak eta EAJri gogor erantzu ndio egindako kritikengatik: bere alderdiak egin beharrekoa egin duela eta aldiz, badela orainidik De Miguel auziarengatik zigortu eta oraindik Jaurlaritzan lanean jarraitzen duenik, lanpsotugatik 80.000 euro jasotzen".