Itxi

Elkarrizketa

Aizpurua: "Datorren astean ekimen bat aurkeztuko dugu Usansolori lotuta; lanean ari gara euskal alderdiak"

P.G. | EITb Media

EH Bilduk Madrilgo Kongresuan duen bozeramailearen arabera EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin-Podemos harremanetan daude Usansolo Herria plataformak eskatuta.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Usansolori buruz, egoera bideratzen lagundu dezakeen ekimena iragarri du Mertxe Aizpuruak, EH Bilduk Madrilgo Kongresuan duen bozeramaileak. Datorren asterako, gauzak ondo, EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin-Podemos harremanetan baitaude Usansolo Herria plataformak eskatuta.

Etxebizitza legeaz bestalde,  Aizpuruak onartu du, hasieran, eskuduntzen urraketa izan bazegoela baina koalizio abertzaleak egindako lanari esker,orain ez dagoela horrelakorik adierazi du: " EH Bilduk orraztu egin du legea, esango nuke ez dela artikulo bakar bat ere gelditu ukitu gabe, urraketarik ez egoteko " hain zuzen. "Oraingo legeak eta jatorrizkoak ez dutela zerikusirik" erantsi du.

EH Bilduko diputatua Unidas-Podemos eta SUMAR hauteskunde orokorretara elkarrekin aurkeztearen alde mintzatu da: "Uste dut ez daukatela beste irtenbiderik etakondenatuta daudela akordio bat erdiestera. Espero dut azken orduan bada ere, ados jartzea. Bestela, kaltegarria izango da denontzat baina Espainiako ezkerrarentzat bereziki eta urte dezenterako gainera".

Gernikako Juntetxea bertako agintariak jakinaren gainean jarri gabe bake gune izendatzeko Espainiako gobernuak hartu zuen erabakiaz, bestalde,  "inpresentablea" dela adierazi du, "boletinaren bitartez jakitea onartezina da. Gauzak ez dira horrela egiten".

 

Audioak (1)