Soziologia parte hartzea ehu
Igor Ahedo soziologoa: "gelan talde-lanean mutilek boligrafoa ematen diete neskei apuntanteak hartzeko"
Nagore Telleria | EITB Media
Euskal Herriko Unibertsitateko soziologoak zuzendu du talde-lana aztertzeko egindako ikerketa. Neskek itzaleko lanak eta mutilek ikusgarrienak hartzen dituztela erakutsi du Emakunderen beka bati esker Patricia Martinezek eta Delicia Aguadok egin duten ikerketak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bigarren mailako hezkuntzan eta unibertsitateetan aztertu dute talde-lana. Gelakideekin aritzeak ikasketa aktiboari bide ematen diola ikusi dute, gaitasun asko sustatzen direla, eta denak oinarriko baloreak, baina aldi berean, genero rolek eta arauek sortutako desberdintasunak islatzen direla. Igor Ahedo, "gizarte, politika eta kultura" doktoradutzaren arduraduna da, Parte hartuz ikerketa taldeko zuzendari ere bai eta berak kontatu dizkigu xehetasunak.