Kargatzen...
Itxi

BOTIKA ESKASIA

Botika falta larriagotzen ari da, eta horri aurre egiteko lege urratsak premiaz egin nahi dituzte Europan

X.E.A. | EITB Media

Europar Batasuneko 19 estatuk, horien artean handienek, botika faltari aurre egiteko berehalako neurriak eskatu dituzte. Gaia zertan den aztertu dugu Euskadi Irratiko "Faktoria"n, eta Saioa Domingo Arrasateko Ospitaleko farmazialariarekin ere hitz egin dugu botika faltaren eraginen berri izateko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Botika eskasiari heldu diogu gaur Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Europar Batasuneko 19 estatuk, horien artean, Alemaniak, Italiak, Frantziak eta Espainiak, neurriak eskatu dituzte gero eta kezkagarriagoa den botika faltari aurre egiteko helburuz. Besteak beste, oso handia baita Europak txinarekiko duen menpekotasuna arlo honetan ere. Amaia Portugal lankideak eman digu Bruselako mugimenduen berri, eta Saioa Domingok, berriz, Arrasateko Ospitaleko farmazialariak, azaldu digu botika eskasiak euren egunerokoa nola baldintzatzen eta zeintzuk diren izaten dituzten gabeziak.

Audioak (1)