Kargatzen...
Itxi

KORRIKA

Korrikak onura psikologikoa dakar; balio du gizarte kohesiorako eta ahalduntzerako

IMANOL DE LA VARGA | EITb Media

Jon Zabalaren ikerketak, Korrika ekimenak dituen onurak aztertzeaz gain, balio izan du Durkheimen teoria frogatzeko. Teoria horrek esaten du gizarte-ekintza kolektiboek balio dutela gizarteen kohesiorako. Norbanakoen ongizate psikologikoan ere badu eragin positiboa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jon Zabala ikertzailea buru, Euskal Herriko Unibertsiateko Gizarte Psikologiako Kultura, Kognizioa eta Emozioa ikertzaile-taldeak 2019ko Korrikan parte hartu zuten parte hartzaileekin frogatu du Korrikak badituela onura psikologikoak, koletiboak eta indibidualak; horretarako hainbat galdeketa egin dituzte.

Frogatu dute, gainera, eragin positibo horrek iraun egiten duela. Korrikaren kasuan, gutxienez, hurrengo sei asteetan eragin positiboak antzematen dira oraindik.

Audioak (1)