Kargatzen...
Itxi

Teknologia

Zein urrats egiten ari dira munduan adimen artifiziala arautzeko?

Sei hilabetez saioak eten eta adimen artifiziala erregulatzeko eskatu duten munduko 30.000 sinatzaileen arteko bat da Aitor Goti Deustuko injeniaritza irakaslea. Ion Turrillas, berriz, teknologia berrien zuzenbidean aditua.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Europak prest du adimen artifiziala arautzea helburu duen zuzentarauaren zirriborroa. Ion Turrillas zuzenbide adituak aztertu eta xehetu du testua eta, uste du, munduan egin den lehen ahalegin hau aintzindaria izanda ere, "berandu" datorrela eta "motz" geratuko dela. Aitor Goti injenieritza irakaslea ere ezkor da teknologia honen benetako erregulazioa lortuko ote den. Baina, ikuspegi humanista batetik behar-beharrezkoa jo du ahalegina egitea: "Haur bat da adimen artifiziala eta gidatu egin behar da gauzak ondo egin ditzan", esan du.

Audioak (1)