Itxi

loditasuna

Lodifobiaren ertzak

Laura Galar haur hezitzaile lodiaktibista eta Itziar Eseberri EHUko nutrizio irakasle eta Ciber OBNko ikertzailea batu ditu Faktoriak ertz horietatik tiraka gizartean gero eta indar handiagoa hartzen ari den gaian sakontzeko

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Etxebizitza, lana edo laguntza publikoak eskuratzerakoan loditasuna ez dadila oztopo izan. Hori izan da New Yorkeko hirian onartu berri den lege berriaren abiapuntua.  Arauak oinarri juridikoa ezarri nahi diskriminazio hori jasaten duten enpresaburu eta etxejabeen aurkako salaketak bidera ditzaten. Horrezaz gainera, kultura aldaketa bat bultzatzea, kontzientziak piztea jende lodiarengana errespetuz zuzendu eta haienganako gorrotoa eta indarkeria eteteko.

New Yorken aspaldikoa da lodi-aktibismoa. 1960ko hamarkadan dagoeneko baziren "fat power" pankartekin kalean protesta egiten zutenak. Loditasuna aldarrikatu eta haien kontrako mespretxua salatzen duten mugimendua zabaltzen ari da eta Euskal Herrian ere ari da indarra hartzen, "Ezin kabitu" kolektiboak bultzatuta, joan den irailean Gernikako Astran egin ziren "jatunaldiak" horren lekuko.

Bertan aritu zirenen ahotsa jaso du Faktoriak, besteak beste, Uxue Alkorta bertsolariarena eta Laura Galar lodiaktibistarena. Eta jaso du, baita ere, Itziar Eseberri Euskal Herriko Unibertsitateko nutrizio irakaslea eta Ciber OBN-ko ikertzailea.

Audioak (1)