Itxi

PETRONOReko presidentea

Lopez Atxurra: "Europar Batasunak sakon matizatuko ditu energia eta mugikortasun politikak"

P.G. | EITB Media

Petronorreko presidentearen hitzetan, geopolitikak eta lehia teknologikoak behartuta, Europar Batasunak aldatu egingo ditu datorren legealdian, energia eta mugikortasun politikak. Enpresen inbertsio teknologikoak errazteko erregulazio egokiak eskatu ditu Estatu Batuekin eta Txinarekin lehiatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Emiliano Lopez Atxurrak adierazi du trantsizio energetikorako politiken helburua deskarbonizazioa dela eta hori lortzeko Europar Batasunak "sakon matizatu" beharko dituela energia eta mugikortasun estrategiak, lehia teknologiko geopolitiko batean murgilduta gaudelako eta politika klimatikoen oraingo oinarriak aldatu egin direlako. Ukrainako gerraren eragina, Errusiatik iristen zen gas merkearen etena eta Txinarekiko menpekotasun komertziala aipatu ditu, besteak beste.

Ezinbesteko jo ditu teknologian inbertsioak egitea, enpresen eskutik baina horretarako Administrazioek inbertsioak erraztuko dituzten erregulazioak sortu behar dituztela defendatu du.

Inbertsioak esate batera, errekai sintetikoaren inguruko teknologia garatu eta merkatzeko: ""2035erako sekulako iraultza izango da erreaki sintetikoz dabiltzan motorrena eta erregulazio egokiak eta garapen teknologikoak  beste modu bateko mugikortasuna ahalbidetuko dute, motorrak ez direlako konbustiozkak edo elektrikoak izango, energia sortzaileak baizik".

Izan ere, auto elektrikoaren aldeko apustuari buruz kritiko azaldu da, ez delako aldi berean garatu behar duen errekarga sarea garatu eta ondorio gisa aipatu du, erosmen ahalmen ertain-handia dutenek bakarrik erosten dituztela eta gianerakoek, luzatu egin dutela autoz aldatzeko epea, zer etorriko den asmatu ezinik.

Azkenik, hasnarketa eign du trantsitzio ekologikoaren erritmoez, "maratoia da eta ez 100 metroko sprinta eta mugikortasunean esate batera, galdera egiten dion nire buruari: nolako errekonbertsioa egin behar da  Europan 12 milioi lagun lanean dituen autogintzan? Gauzak oso ondo neurtu behar dira, etapak finkatu, planifikatu... ".

Audioak (1)