Itxi

Interinitatetik finkotasunera

Karrerako funtzionarioak beldur dira Hezkuntzak ezarritako baremazio sistemak kaltetu egingo dituela

Onintza Segurola | EITb Media

"Funtzio Publikora Berdintasunetik" izeneko taldea sortu dute merezimendu bidezko EPEak eta egungo Lekualdatze-lehiaketako baremazioak kaltetzen dituen Karrerako Funtzionarioek. Itziar Salegi elkarrizketatu dute "Faktoria"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Administrazioko langileen aldi baterakotasuna murriztea exijitu ondoren, administrazioan lan egiten duten langile asko eta asko interinitatetik finkotasuna lortzera pasako dira. Printzipioan albiste ona den horrek egonezina eta kezka eragin du dagoeneko oposizio bat gainditu dutenen artean, Hezkuntzak planteatzen duen Lekualdatze-Lehiaketako baremazioak kaltetu egingo dituelakoan. Salatu dutenez, kasu askotan, merezimenduaren bidez orain plaza lortzen duten irakasle horietako asko, oposizio lehiaketa bidez eskuratu dutenen aurretik jarriko dira.

Karrerako funtzionario horiek "Funtzio Publikora Berdintasunetik" izeneko taldea osatu dute eta bertan biltzen dira Haur HEzkuntza, Lehen eta Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa, Hizkuntza Eskola Ofizialak eta Musika eta Dantza Kontserbatoriokoak.

Haien eskaera nagusietakoa: Hezkuntzak prozesuak ez ditzala kaltetu EPEa gaindituta dituztenak. Itziar Saleg, "Funtzio Publikora Berdintasunetik" taldeko bozeramaileak hitz egin duhu "Faktoria"n.

Audioak (1)