Itxi

Migrazio politikak

Iker Barbero: "Asilo eskatzaileak ontzi batean sartzea, ikuskizun-neurri hutsa da"

JOne Larrañaga | EITb Media

EHUko Zuzenbide irakaslearen arabera, Rishi Sunakek barne politikari begira hartu du erabakia: sektore eskuindarrenak asetzeko, ez migrazioa modu eraginkorrean kontrolatzeko. Strasburgeko epaitegiek neurria gerarazi dezakeela uste du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Iker Barbero EHUko zuzenbide irakaslea da eta migrazio politiketan aditu. Rishi Sunaken gobernuak asilo eskatzaileak ontzi batean sartzeko hartu duen erabakia nazioarteko zuzenbideren erabat kontrakoa dela adierazi du eta uste du, neurri hori gauzatuz gero, Europako Giza Eskubideen Epaitegitik etor litekeela kontrako ebazpena. "Neurri hauek", iritzi dio, "ikuskizun-neurriak dira: jarrera bortitzaren itxura eman nahi du. Kanporako mezu bat da, baina baita ere barrurakoa. Alderdi kontserbadoreko muturreko jarrerak bereganatzeko esku gogorra duela erakutsi nahi du", esan du.

Erresuma Batuko hegoaldean, Dorset herrian, atzo porturatu zen Bibby Stokholm ontzia. 500 lagunentzako lekua duen eraikuntza flotagarri bat da. Londresko gobernuak bertan sartu nahi ditu Erresuma Batura iristen diren migratzaileak, asiloa eskatu eta tramite hori ebazten den arteko epean. Hamabost egun barrurako espero da sartuko dituztela bertan lehen migratzaileak.

Bideoak (1)

Audioak (1)