Itziar Ituño Alemanian
Itziar Ituñoren eta HIKAren Alemaniako "Bidaia/Die Reise"
Ane Albisu | EITb Media
Marcus Englert musikari alemaniarrak Itziar Ituñori abesti bat bidali zion elkarrekin alemanieraz abesteko. Abestia hain ederra iruditu zitzaionez, baiezkoa eman zion. Hortik abiatu eta sekulako ikuskizuna prestatu dute, gaur Lauchheim-eko Schloss Kapfenburg Gazteluko musika jaialdian estrenatzeko
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Marcus Englert musikari alemaniarrak "La casa de papel" telesailean ezagutu zuen Itziar Ituño eta musikaren munduan ere bazebilela ikusita, elkarrekin abesti bat grabatzeko gonbitea egin zion. Haseran alemanieraz ez zela moldatuko pentsatu zuen aktore basauritarrak, baina abestia entzun eta hainbeste gustatu zitzaionez, aurrera egitea erabaki zuen. Hortik, Schloss Kapfenburg gazteluko Musika Jaialdian abesti gehiago abesteko proposamena egin zion. Hor sartu zen jokoan HIKA TEATROA konpainia, ikuskizunaren zuzendaritzan eta tartean sartu dira Alos Quartet laukotea, Itziar Ituñoren Dangiliske musika taldea, Amaia Elizaran eta Gorka Duran dantzariak eta BIDAIA/DIE REISE ikuskizuna sortu dute.
Uztailaren 21 ean estrenatuko dute Alemaniako Kapfenburg gazteluan egiten den musika jaialdian eta biharamonean Marcus Englert-en herrian ere eskainiko dute.
Entzun abesti osoa: