MODA
Kusto Basque Country, surfa munduko oihalekin koloreztatzeko
EITB Media
Bidaia eta surfa dute gustuko Maria Gorostiola algortarrak eta Jon Kustodio azkoitiarrak, eta, bi zaletasunak uztartuta, munduko hainbat txokotatik ekarritako oihalekin ondutako jantzien eta osagarrien marka sortu dute: Kusto Basque Country.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
2020ko azaroaren 21ean jaio zen Kusto Basque Country, Maria Gorostiolak Jon Kustodiori surfeko taularentzako zorro bat egin zionean, urtebetetze opari gisa. Baina, ingurukoei gustatu, eta orduan hasi ziren enkarguak jasotzen. Aurtengo udaberrian ekin diote, ordea, azoketan eta Instagram bidez saltzeari.
Oihalak dira markaren bereizgarri nagusia. Izan ere, Marokotik, Tailandiatik edota Perutik ekarritako telekin egiten dituzte euren produktuak, tokian tokiko nortasuna jasotzen duten oihalekin. Hala, koloretsuak, biziak, eta ekoizle txikiek egindakoak dira ehun horiek.