Itxi

Afrikako mendebaldea

"Gerra isil baten eszenaleku da Sahel. Lehertzeko aukera benetakoa da"

EITB Media

Nigerreko estatu kolpearen jatorria, Sahel eskualdearen garrantzia estrategikoa eta han Frantziak eta munduko potentziek dituzten interesak argitu dizkigute Oscar Epeldek, Mikel Reparazek eta Iker Zirionek

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nazio Batuen Erakundearen Giza Garapenaren indizeari begiratuta, 191 estatuetatik 189garrenean dago Niger. Munduko herrialde pobretuenetako bat da. Deskolonizazio prozesuaren ondoren garatu ez dena, besteak beste, Frantziak bere interes ekonomikoak ustiatzen jarraitu duelako bertan.

Horrek erakusten du, hein batean, Nigerreko herritarren nekea eta hor du jatorria, besteak beste, Nigerreko estatu kolpeak. Kolpe horrek Saheleko gerra isila lehertarazi egin dezake eta munduaren ordeka geoestrategikoa bera dar-dar batean jarri. Gako horietan sakondu digute Oskar Epelde EiTBko Afrikako berriemaleak, Mikel Reparaz nazioarteko saileko arduradunak eta Iker Zirion EHUko nazioarteko zuzenbideko irakasle-adituak.

Audioak (1)