Itxi

Ukraina

Maria Prada: "Ukrainian, gerraren isiltasunak eragiten du zirrararik haundiena"

Nazioarteak gerra jada ahaztuta daukala salatu du 'Action Contre La Faime'-eko ekintzaileak. Udako atsedenaldiaren ondoren egingo du bere azken egonaldia herrialde hartako ekialdean

Maria Prada

Maria Prada tolosarrak 'Action Contre La Faime' gobernuz kanpoko erakundean egiten du lan, Ukrainiako ekialdean. Pasa den urteko urrian iritsi zen herrialde hartara eta logistika eta laguntza lanetan aritu da geroztik. Udan atsedenaldia Euskal Herrian hartu ondoren itzuliko da bere azken egonaldia egitera gerra eremura. Bonbek baino gehiago gerraren isiltasuna nabarmentzen du berak. Tentsioa eta izua.