Hezkuntza
"Jazarpena eragozteko nerabezaroan esku hartzea ez da eraginkorra. Haur Hezkuntzan behar da prebentzioa"
JOne Larrañaga | EITb Media
Jarrera oldarkorrak 3-4 urterekin agertzen dira garapenean. Haurrei mugak jarrita bideratu behar dira. "Sei urterekin jarrera horiek errepikatzen badira, arazo bat izan liteke", diote Eider Pascual eta Aitziber Azurmendi EHUko psikologo-ikerlariek
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jarrera oldarkorrak haurraren garapenarekin lotuta daude eta 3-4 urterekin agertzen dira. Horiek nola eta zergaitik agertzen diren ikertzen ari dira Eider Pascual eta Aitziber Azurmendi, hezkuntza arlora bideratu daitezen gero. EHUko ikastaroetan uda honetan azpimarratu dutenez, prebentzioan egin behar da lan, nerabezaro aurrean edo nerabezaroan eskuhartzea ez delako eraginkorra.