Kargatzen...
Itxi

Lagun liburudendaren itxiera

Lagun, paisaia emozional eta moral bat

JOne Larrañaga | EITb Media

Etxeko alaba Elena Rekalde anfitrioi dela, elkartu ditugu Lagun-eko hiru lagun: Felipe Juaristi, Aritz Gorrotxategi eta Enkarni Genua. Liburuen esannahiaz eta Lagun-en esanahiaz aritu gara haiekin. "Liburuekiko maitasuna hain zen handia, berdin zitzaidala seinalatua izatea", esan du Gorrotxategik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1968an hasi zuen bere ibilbidea Lagun liburudendak Donostiako Konstituzio Plazan. Eta abuztu honetan itxiko ditu betirako ateak, Urdaneta kalean. Ignacio Latierrorekin batera, Jose Ramon Rekalde eta Maria Teresa Castellsek hasitako ibilbidea haien alabak, Elenak, amaituko du. Hunkituta dago azken egun hauetan hara bildutako lagun guztiekin. Eta haietako hiru, Lagun-en hiru lagun, batu ditu "Faktoria"k, Lagun-ez hitz egiteko: Felipe Juaristi, Enkarni genua eta Aritz Gorrotxategi.

Liburu onen lekua, gogaideen biltokia eta borroka politiko baten indarra azpimarratu digute, 90eko hamarkadan jasan zituen erasoak gogoan. Felipe Juaristiren esana da Lagun "paisaia emozional eta moral bat" dela

Audioak (1)