Zuzenbide zibileko irakaslea
Itziar Alkorta:"Hilda jaiotzen diren umekien artxibategi berriak ez die nortasun juridikorik emango"
Abuztu hasieran indarrean sartu den "Hilda jaiotako umekien artxibategiaren" moldaketak hainbat talde feministen kritikak ernarazi ditu. Izena emateko aukerak nortasun juridikoa onartu eta abortuaren legea mugatzeari atera zabaltzen ote zaion kezka azaldu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Abuztuaren 8ko Estatuko Agerkari ofizalean argitaratu zen Justizia Ministerioaren instrukzioa. Haren arabera, sei hilabetetik gorako ernaldiaren ondoren hilda jaio diren umekien artxibategia sortu dute, aurrez zegoen "Legajo de criaturas abortivasen" ordez. moldaketa indarrean sartu eta biharamunean Estatuko hainbat talde feministek agiri bateratua kaleratu zuten neurria gogor salatuz: abortu legearen aurkako eraso zuzena izan daitekeela uste dute, abortuaren aurkako taldeen oinarrizko aldarrikapen bati atea zabaltzeko arriskua ikusten dutelako.
Begoña Muruaga, Maria de Maeztu talde feministako kideak adierazi du Faktorian, bere izenean ari dela zehaztuta, kezka badagoela, fetua pertsona gisa aitortua izan dadin nortasun juridikoa onartzeko lehen urratsa izan daitekeela uste baitu: "Abortuaren legearen aurka aritzeko arriskua beti dago. Sei hilabeteko femtua hiltzen denean berezko heriotza da. Izxapide admistratiboak beste mo du batera bideratuz gero, arriskua dago nortasun juridikoa emateko".
Itziar Alkorta, EHUko zuzenbide zibileko irakaslea bat dator esaterakoan adi eta erne egon behar dela abortu legean atzera pausorik ez dadin eman baina azaldu du, ikuspegi tekniko-juridikotik aztertuta, jusitzia Ministerioaren instrukzioa ez duela arriskurako motiburik ematen: "Aldketa oso txikia da, artxibategiaren izena aldatu da eta aukera eman zaie guraso edo erditu den amari, nahi izanez gero, sei hilabeteko ernaldia eta gero hil den umeki horri izena jartzeko. Baina izen hori ez doa Erregistro zibilera ezta familia zertifikatura ere. Erregistor zibilean egoera zibilak jasotzen dira, jaiotzarekin hasten da eta horrek eskatzen du jaiotako umea beririk jaiotzea eta erditu den amarengandik banatuta dagoenean bizirik jarraitzea. Horren aurretik gertatu den guztia ez da inoiz erregistro zibilera joan eta hemendik aurrera, instrukzio berriarekin ez da joango ezta ere. Ez zaio beraz, nortasun juridikoa onartzen".