ITZULTZAILEAK ETA TEKNOLOGIA
“Itzultzaileen lana errazteko baliatu behar da teknologia, baina ezin du gizakiaren lana ordezkatu”
Adimen artifizialak gizarteko arlo askotan ekarri duen iraultzaren harira, itzulpengintza sektorea barrutik ezagutzen duten lau itzultzaileren testigantzak bildu ditugu Faktorian, euren lana nola baldintzatzen ari den argitu nahian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Pixkanaka egoera aldatzen ari da, eta erronka handia da. "Teknologia berri bakoitza da erronka" Idoia Santamaria Elhuyar-eko kidearen iritziz: "itzulpen autonomikoak laguntza dakar, baina atzean beti dago itzultzaile profesionalen lana".
Baina, zenbateraino baldintza dezake lan hori? Imanol Gonzalez azpi idatzien itzulpenak eta bikoizketak egiten ibiltzen den itzultzailearentzat ikusteko dago. Bere iritziz, "elkarrekin egon behar dute, baina ezin dute inolaz ere elkar zapaldu".
Testu juridiko edo administratiboen kasua jarri du adibide, eta baita Mara Mara itzulpen zerbitzu enpresako Ritxi Lizartzak ere. "Prozesu baten oso hasieran gaude", bere arabera, eta itzultzaileen lana beti izango da beharrezkoa: "testu administratibo batek sekulako eragina eta garrantzia dauka, eta ezinbestekoa da pertsona bat atzean egotea erakundeei bermatzeko testuak zuzenak direla".
Itziar Cortes Elhuyar-eko lankideak kontuan hartu beharreko beste hari mutur bati heldu dio: "adimen artifizialak ahotsak imitatzeko sisteman ditu, baina planoak dira, ez dituzte emozioak transmititzen, eta hor ere hobekuntza gertatuko da. Ez du pertsona batek egin dezakeena ordezkatuko, baina bai gerturatu".
Hizkuntzaren kontua da beste erronka, eta, bide horretan, euskaraz ekoizten den zerbait beste hizkuntza batzuetara itzultzeko mugak gainditu daitezke teknologiari esker, nahiz eta ez den bikoizle batek lortu dezakeen emaitzarik izango.
Azken finean, laurak etorri dira bat erantzukizuna beti izango dela sistemak garatu eta sistema horiek erabiltzen dituztenena, argi baitago sistemak gero eta hobeak izango direla.