Itxi

Eusten Zentroa

Adrian Sainz: "Asko eskertzen dute gaixo dauden preso sendaezinek Eusten zentro honen bigarren aukera hau"

I. I. B.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenei bideratutako egoitza da Eusten Zentroa; hirugarren espetxe-gradura igaro behar duten presoentzat, baina euren beharrei erantzuteko baliabidetik ez dutenentzat. Ireki berria duten Bilboko egoitza honetan bi pertsona daude gaur gaurkoz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ireki berria den Eusten zentroa bisitatu dugu Euskadi Irratiko 'Faktorian', Adrian Sainz bertako langilearekin. Hirugarren gradura igarotzear dauden baina duten gaixotasun sendaezinagatik espetxetik irteterik ez duten presoentzat ireki dute egoitza. Hilabete eskas da egoitza martxan jarri zuenetik Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiekin elkarlanean. Gaur gaurkoz, bi lagun dauden bertan, baina bost hartzeko gaitasuna du. Bizitzako azken zikoan espetxeko "lau pareta artean" egon beharrean, "egoitzan aske daude" Sainz-ek azpimarratu duenez.

Arreta integral eta jarraitua ematen zaie Bidesari-k kudeatzen duen Eusten egoitzan. Sainz-ek azaldu digunez, dituzten gaixotasun sendaezinengatik egin ezin dituzten jarduerak egiten laguntzen diete. 24 orduko laguntza zerbitzua eskaintzen diete bertan lan egiten duten dozena-erdi langileek, euren beharretara egokituz. Elkarbizitza duina bultzatzea da helburua, eta "oso eskerroneko" daudela erabiltzaileak eurak azaldu digu Sainz-ek.

Audioak (1)