Hezkuntza sindikatuak hizketan
Udazken "mugitua" iragarri dute hezkuntza sindikatuek Hezkuntza lege berria eta lan baldintzen harira
Euskal Herrian, datorren astean hasiko da ikasturtea milaka ikasle eta irakasleentzat. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hezkuntza lege berriaren eztabaida betean.Steilaseko Nagore Iturriotz, LABeko Irati Tobar eta ELAko Miren Zubizarretarekin hitz egin dugu datorren ikasturteaz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Erabakigarriak izango dira legealdiari amaiera emateko geratzen diren hilabeteak Euskadin hezkuntza legea onartzen den ikusteko. Legebiltzarreko tramitazioari begi bat kendu gabe daude sindikatuak ere. LABek dioenez, iraila eta abendua bitartean ikusiko da benetan Hezkuntza Sailak Labekin eta interinoekin hitzartutakoa betetzen ote den ala ez. Steilasek eta ELAk berriz legearen kontra jarraitzen dute eta mobilizazioetara jozeko aukera aipatu dute legeak aurrera eginez gero.
Euskadi Irratiko Faktorian izan ditugu sindikatu hauetako ordezkariak.
Hezkuntza legea ahotan hartuta, Steilaseko Nagore Iturriotzek salatu du segregazioa gainditzeko egiturazko konponbiderik ez dela jaso eta aurreikusten dena, ikasle zaurgarri batzuk ikastetxeen artean banatzea, adabaki hutsa dela.
LABeko Irati Tobarrek bere adletik espero du Hezkuntza sailarekin sinatutakoa iraila eta abendua bitartean eramatea negoziaketara: adibidez, hezkuntza pulbikoak ikasle ratia jeistea eta ikasle gutxiago izanda ere irakaslerik ez galtzea eta itunpekoan, bi urteren buruan soldata ekiparazioa lortzea-
ELAko Miren Zubizarretak azkenik, Hezkuntza legeak hezkuntza sistema betikotu egiten duela eta euskal kurrikuluma askatasunez garatzeko bermerik ez dagoela salatu du eta ez diola irtenbidea emango ezta ere, behinekotasun tasa altuari: 13 mila behin behineko irakasle.
Mobilizazioetara jotzeko aukera aipatu dute Steilaesek eta ELAk, Hezkuntza legearen aurka: Steilasen hitzetan babes sozialik gabe Legebiltzarrean aurrera egiten badu, kalean erantzun beharko zaiolako; Benetan eragin nahi baldin bada, mobilizazioak beharko direlako ELAren esanetan. LABek ere ikusten du Unibertsitateko ordezko irakasleen kasuan ere kalera irten bieharko dela, iragarritako baldintza kaskarrean kontratatzen badituzte.