Itxi

Euskarabidea

Arakama: "Mingarria da Nafarroako zonalde handi batean ez baloratzea euskara administrazioan sartzeko"

Karmele Uribesalgo | EITb Media

Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuko zuzendari berria da Jabi Arakama. Kargua hartu berritan, asmo eta erronken inguruan hitz egin du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Abuztuaren 31n izendatu zuten Jabi Arakama garestarra Euskarabideko zuzendari. 2015etik Mikel Arregik izan du kargu hori, baina erretiratu egin da, eta Arakamak hartu du lekukoa.

Geroa Baiko parlamentaria izan da Arakama azken legealdian. Aurretik laguntzaile moduan aritu zen parlamentuan. Enpresen Kudeaketan lizentziatua da, eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea ere izan da. 

Aurrera begira, Euskarabideak hainbat erronka dituela kontatu digu Arakamak: Euskararen II. Plan Estrategikoa martxan jartzea, Nafarroa osoan egingo diren lan deialdi publikoetan euskara kontuan hartzea eta D eredua bultzatzea, besteak beste.

Audioak (1)