Itxi

Eguraldi iragarlea

Joxe Landa: "Klimaren aldaketa pasadizokoa da; baserriarena behin betikoa"

JOn Artano | IETb Media

Umetatik hasi zen eguraldiari erreparatzen, "lainoei izenak ere jartzen genizkien". Eta 1980ko hamarkadan hasita eguraldi-gizon ezaguna egin da Euskal Herri osoan. Goizeroko errutina du eguratsaren berri ematea Gara kazetan, dozenerdi irratitan eta, itziartarrentzat, herriko Burugorri ostatuan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1929an sortu zen Joxe Landa Beliosoro Goikoa baserrian, Agiro mendiaren magalean. Naturari eta baserriari lotua eman du bere mundualdia, eta eguraldiari begira; "eguraldia da gure munduko kontu printzipala". Bere iragarpenengatik, eta iragarpenetan darabilen euskaragatik, estimazio handiko gizona da euskal herrietan.

Audioak (1)