Itxi

Geroa Baiko senataria

Barkos: "Sanchez izan da lehen ere ausarta alderdi barruan kontrarioei aurre eginda; ikus dezagun orain"

Pilar Goya | EITb Media

Nafarroako senatari autonomiko izendatu berritan mintzatu zaigu Uxue Barkos Espainiako politikaz. Ez da ausartu Pedro Sanchezen inbestidura segurutzat ematera, baina gogora ekarri du orain baino lehen inork espero ez zituen akordioak erdietsi izan dituela buruzagi sozialistak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Uxue Barkos Geroa Baiko buruzagiak argi du Espainiako alderdi politiko nagusiak, beharra dutenean bakarrik mugitzen direla amnistia edo lurralde ereduari buruzko gaietan: "Espainiak ogorteetan PP-k bakarrik ez, PSOEk ere gehiengo osoa duenean , zaila  izaten da aurrera egitea, ez dutelako akordioren beharrik izaten". Baina uste du orain ikusi egin behar dela noraino iristen  diren PSOE, JUNTS eta ERC. Aministiaren gaia aipatuta, uste du Barkosek "beti dela demokrazia batean intresgarri eta positiboa bide berriak zabaltzea, politikaren bitartez eskentaokiak urratzea jakinda oraingoan, PP-ren oposizioa oso sutsua izango dela".

Halare, uste du Pedro Sanchez ausarta izaten ari dela eta erakutsi duela hori, bere alderdiaren barruan "aurkari" dituenei aurre eginda.

Geroa Bairen etorkizunaz, azkenik, baikor mintzatu da. Geroa bai Nafarroan izan diren aldaketa sakonak aurrera eramaterakoan giltzarri izan dela azpimarratu du eta  eskenatoki politiko bati aukera emante diola Nafarroak oerakundeetan.

Albisteak (1)

Audioak (1)