Hernaniko Ereñotzun
Azken iñistor metak
Garazi Urdnapilleta | EITb Media
Joxe Mari eta Patxi Artola Santakruz Hernaniko Ereñotzu auzoan bizi dira, eta iñistorketan ibiltzen dira. Galbidean den ohitura honi buruzko sekretuak kontatu dizkigute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hernaniko Ereñozu auzoan dago Alkatxurain baserria. Bertako nagusi dira Joxe Mari eta Patxi Artola Santakruz. Iñistor edo garo meta egiten dute, eta eurak dira Urumea bailaran horrelakorik egiten jarraitzen duten bakarrak. Euskal Herrian ere ez dira asko egiten gaur egun. Ia 80 urte dituzte, sasoitsu daude biak, eta hala jarraitzen duten bitartean iñistorketan segitzeko asmoa dute. Ez dute, ordea, erreleborik izango dutenik espero.
Aurten egin duten meta bakarra bukatzen harrapatu ditu Aitor Urkiola Aitor Urkola lankideak, eta Artola anaiek ohitura zahar honi buruz kontatu dizkiotenak bildu ditu erreportaje honetan.