Itxi

Bide profesionalari agur

Amatiño: "Euskal kazetaritzan aitzindari izan nintzen autoa eta mugitzeko dirua zuen bakarra nintzelako"

JOne LArrañaga | EiTb Media

60 urteko ibilbidea egin ondoren erretiroa hartuko du Luis Aranberrik, 78 urte bete berritan. Bere etxean egin dugu haren bizitza pertsonal eta profesionalaren errepasoa, elkarrizketa goxoan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Balleta egiten zuen, pijoa zen eta Eibarko industriari baten semea. Zeruko Argia-n topatu zituen Luis Alberto Aranbarri Amatiño-k  "ideologo argi gorri samarren" artean, espezie arraroa. Baina Zeruko Argia-n egiten hasi zen erreportari lan harekin urratu zuen euskarazko prentsan bidea eta hala bihurtu zen euskal kazetaritzako aitzindari. Geroztik 60 urte egin ditu eremu profesionalean, Deia-n, Eguna-n, ETBko sorreran eta haren gorpuztean eta kazetaritza korporatiboan gero. Petronorren amaitu du bere ibilbidea. Urriaren 2a izango da bere lehen erretiro egun ofiziala.

Audioak (1)