PANPOXA
Porrotx: "Panpoxa ilargiraino iritsi da eta bueltan da, 22 urtean 500.000 kilometro eginda"
Ane Albisu | EITb Media
Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en furgoneta da Panpoxa. Juan Gorritik egindako marrazkiekin Euskal Herriko errepideetan dabilen museo ibiltaria. Ibilgailuen Azterketa Teknikoa gainditu berritan, ikustera eta probatzera joan gara. Porrotxek egin duen kalkuluaren arabera ilargitik buetan da Panpoxa
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Joxe Mari Agirretxe "Porrotx" eta Mertxe Rodriguez "Marimotots" lagun hartuta, Lasarten izan da "Faktoria", sudurgorrien ibilgailu koloretsua, Panpoxa, kanpotik eta barrutik ikusi eta miatzen. Kanpotik Juan Gorriti artistak margotu eta marrazkiz apaindutako furgoneta da, museo ibiltaria esateko modukoa. Barruan sudurgorriak, irriak, jantziak, emanaldietako materiala eta maitasun asko.
22 urte eta 500.000 kilometro dituen arren, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa gainditu du berriki eta Lasartera hurbilduta, arrankatu egin dugu. Bere soinua entzunda, osasuntsu aurkitu dugu Panpoxa eta gutxienez ilargitik lurrerako itzulera osatzea opa diogu.