Itxi

OSASUNGINTZA

Estitxu Fernandez eta Nahia Alkorta: "Feminismoa da bidea indarkeria obstetrikoarekin amaitzeko"

Bi emakume, bi ekintzaile, bi ama, bi idazle inprentatik ateratako liburu bana besapean dutela. Estitxu Fernandez Maritxalarrek "Sortze berri bat" eman du; Nahia Alkorta Elezgaraik "Mi parto robado". Indarkeria obstetrikoaz dihardute, eta feminismoaren bidetik inplikazio politikoa eskatu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Indarkeria obstetrikoaz ari gara sistema seinalatzeko; ez profesionalak". Emakumeen aurkako bortxakeria ikusezinena ikustarazteko eta jendarteari gogoeta egiteko lanean ari dira Alkorta eta Fernandez.

Estitxu Fernandezek  urte asko daramatza amatasunaz eta erditzeaz hausnartzen eta teorizatzen. Gure erditzearen jabe liburua atera zuen duela hamarkada bat, geroztik osasun mental perinatala sustatzeko ERROA elkartean inplikatuta dabil, iaz M ama* eme* ume* saiakera publikatu zuen Erika Lagomarekin elkarlanean. Urteotan guztietan ehunka emakumeren bizipenak entzun eta akonpainatu ditu. Eta orain dozena bat emakumeren testigantzak bildu ditu Sortze Berri bat liburuan (Txalaparta), tartean Nahia Alkortarena. Lekukotasunen atariko, sarrera historiko-teorikoa ere ondu du bere saiakeran.

Nahia Alkortak ere bere biziaren ardatzean jarria du amatasuna, eta ez soilik hiru seme-alaben ama delako; besteei laguntzeko baizik. Sabeletik Mundura gunea du sarean, eta aholkularitza eta pedagogia lana egiten du haurdunaldiaz, erditzeaz, erdiondoaz, edoskitzeaz... Duela hamaika urte Osakidetzako erietxe batean erditu zenean eman zioten tratuan indarkeria obstetrikoa jasan zuela ebatzi du Nazio Batuen Erakundeak. Aitortza hori izan duen munduko lehendabiziko emakumeetako bat da. Bere bizipenak Mi parto robado liburuan (Arpa Editores) jaso du.

Audioak (1)