Itxi

Sortetxea

Oskar Estanga: "Estasira iritsi daiteke hitzik, oinetakorik eta substantziarik gabe besteekin dantza eginaz"

Oskar Estangak bere jaiotetxean sortu duen dantza askerako espazioa da Sortetxea. Dantza moeta horrek bizitza aldatu diola aitortu digu, bere buruarekiko eta besteekiko harreman berezia eman diola eta hain gutxitan begiratzen diogun eta hain aberatsa den gure barrua ezagutzea ere bai.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Oskar Estangak Nafarroako Gaintzan, bere sortetxean ireki berria duen dantza askerako espazioa da Sortetxea.  Mundu horretan zebilen aspalditxoan, formatzen eta han eta hemen tailerrak antolatzen eta orain bere herrian sortu duen espazioan antolatzen ditu dantza askeko saioak. Berez dugun mugimenduari, "garen mugimendu horri aske uzten diogunean, orduan osasuntsu" gaudela esan digu. "Kanpora begiratzen dugu eta kanpokoa ikusi eta ezagutzen dugu, baina milioika ñabardura dituen gure barneko munduari oso gutxitan begiratzen diogu eta hor bakoitzak dugun mapa aztertu eta partekatzea da Sortetxean dugun helburua, horretarako mugimendua, musika eta dantza askea erabilita".

Audioak (1)