Mahats bilketa
Mahats bilketa: inoiz baino lehen, eta langile beharrean
EITb Media
Upategi gehienetan amaituta edo amaitzear dute mahats bilketa. Eta aurtengo kanpainak izan du berezitasuna: inoiz baino lehenago hasi dute eta beste urteetan baino azkarrago amaitu. Eta horrek izan ditu ondorioak: upategiei kosta izan zaie langileak topatzea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lehen aldiz upategi batzuek ETT edo aldi baterako langileak kontratatzen dituzten enpresetara jo dute, laguntza eske. Lana izan da, baina langile gutxi. Eta paraleloan beste hau ere gertatu da: upategietara migrante asko hurbildu direla. Legezko agiriri gabe baina, lan egin nahi dutela esanaz. Aurtengo uztaz, mahats bilketaz eta ekoizpenari buruz bi upategietako arduradunekin hitz egin dugu: Akarregi Txiki eta Ameztoi upategietan izan gara.