Gernikako EAJren bozeramalea
Xabier Irazabal: "Ez diogu betorik jarri Josemari Gorroñoren anaiari; aurkezten bada, alde bozkatuko dugu"
Gernikako EAJren bozeramaleak gezurtatu du Iñaki, Josemari Gorroñoren anaiari alkatetzarako bidea itxi diotenik. EAJ eta "Guztiontzako herria" plataformaren arteko hausturaren ondoren bestalde, egoera desblokeatzeko aukera guztiak aztertuko dituztela iragarri du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Xabier Irazabalek adierazi du "aukera guztiak daudela mahai gainean", baita zentsura mozioarena ere. Argitu du Gernikako EAJ-k Bizkai Buru Batzarrarekin batera, talde moduan aztertuko dutela egoera eta adostuko dutela zein bide hartu.
Irazabalen hitzetan "EAJ-k bete du emandako hitza baina kargua utzi behar zuenean, atzera bota da (Josemari Gorroño). Gakoa da berba betetzen duzunean eta ondokoak ez, gainonzeko guztiak aitzakiak direla. 18 urte daramatza alaktetzan eta ez du kargua utzi nahi, ez dago besterik".
Udaleko lanak ez aurrea ez atzera dauden galdetuta azkenik, paralisia nabarmena dela salatu du, "dekretuak sinatu barik, batzordeak elkartu gabe, hainbat egitasmo mahai gainean aurrera atera ezinik..."