Saio berezia
"Herri txikietan negozioak bideragarriak izan daitezke, ondo eginez gero"
EITB Media
Ezkurrako Barranka tabernatik osatutako saio berezian izan ditugu Gorka Egia, herri txikien aholkularitzan aritzen den EGIA enpresako kidea, eta Joseba Bergaretxe, Eusko Ikaskuntzako herri txikien akademiako kidea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hiri eta herrigune handiak gero eta populatuago dauden garaiotan, herri txikiak bizirik mantentzeko ahaleginaren lekuko izan gara "Faktoria"n. Euskal Herrian, herritar kopururik handiena hiriguneetan bizi bada ere, asko dira herri txikiak. Hego euskal herrian baidra 210 udalerri baino gehiago, 500 biztanletik beherakoak. Ipar Euskal Herrian ere ugari. Eta horietako asko etengabeko hustutzearen lekuko dira.
Guztietan ari dira herriak bizirik mantentzeko eta bertako herritarrei zerbitzuak bermatzeko ahaleginean. Nafarroako Ezkurrako Barranka tabernatik osatu dugu saioa, eta batean eta bestean egiten ari diren ekimenak bildu ditugu. Bai erakundeak egiten ari direnak, bai herritarrak egiten ari direnak. Eta fokua jarri dugu, topaguneetan, dendetan edo tabernetan. Bertan izan ditugu gonbidatu Gorka Egia, herri txikien aholkularitzan aritzen den EGIA enpresako kidea, eta Joseba Bergaretxe, Eusko Ikaskuntzako herri txikien akademiako kidea, eta biekin aritu gara herri txikiotan negozioek izan dezaketen bideragarritasunaz.