Kontrako Bidean
'Pecunia non olet, Diruak ez du usainik'. Aritz Gorrotxategiren irakurketa, Faktorian
Faktoriako Kontrako Bidean atalean irakurketa gaur, 'diruaz'.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Erromatarren garaiko esaera ezagun batetik tiraka hasi du astelehen honetako irakurketa Aritz Gorrotxategi idazleak. 'Pecunia non olet, Diruak ez du usairik' esaeratik abiatuta, erabaki makroekonomiko handien aurrean herritar arruntek duten ulertzeko gaitasunaz aritu da. Inflazioa, interes tasen igoera, etxe guztietan sartzen diren gaiak dira eta agerian uzten dute beste hau ere bai, 'Ipuinetako otsoak ez dira, dagoeneko, basoan bizi, Wall Street bezalakoetan baizik, espekulazioaren lurralde lainotsuan. Edo paradisu fiskaletan. Ez zaizkizu bidera zuzenean ateratzen, ez dute etxeko atea jotzen, baina sukalderaino sartzen zaizkizu gutxien espero duzunean, gonbidapenik jaso gabe.'.