Israel utzitako euskaldunak
"Zorte handia izan dugu, etxean gaude eta ez dugu bueltatu behar"
OIhane Yustos | EITb Media
Lander Cerrillo donostiarra eta Oier Etxezarreta zizurkildarra Israeldik atera berri dira.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Larunbatean Hamasen erasoaldia hasi zenean Israelen zeuden herritar asko, tartean euskal herritarrak, bunkerretan sartu ziren. Askok lurraldea utzi eta etxera itzultzea lortu dute. Lander Cerrillo eta Oier Etxezarretaren kasua da. Biekin hitz egin dugu "Faktoria" albistegian. 'Bi egun itsusi eta gogorren ondoren, arnasa hartu' dezakeela kontatu digu Lander Cerrillok; dena utzita, motxila txiki batekin etorri da. Israelen utzi dituen lagunekin kezkatuta dago, horietako batzuk senideak gerrara joaten ikusi dituztelako.
Lander Espainiako Gobernuak jarritako lehen hegaldian atera da, Oier Etxezarreta atzo atera zen bere kabuz, eta Istanbulen da. Gaur bertan hegaldia hartu eta Zizurkilera itzultzea espero du. Bere burua seguru ikusten ez zuela esan digu Oierrek, 'zalantza handia izan genuen hasieran, ez genekien zer gertatzen zen, baina, hurrengo bi egunetan gauzak zertan ziren ikusita, itzultzea erabaki dut'. Aireportuan jende asko ordu luzez zain ikusi dute, Israeldik atera nahian. 'Jende asko horrela ikusiko dugu laster, atera nahi eta ezin'.