Kontrakarrean
"Ziberbesarkada"
Teknologia berriekien besarkatuta doa mundua. Haien kontra altxatu diren gurasoen adibidea ekarri du Aritz Gorrotxategik aste honetan, baina dio "bertsolaria ganbarakoan bezala, bakarrik eta bakardadean" ari direla.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
..."Eman mugikorra, eta bake santua. Akabo liskarrak eta lantuak. Ez du pantailatik begirik altxako. Egongo dira mugikorra amaren sabelera hurbiltzen duten gurasoak ere, umekia hartara ohitu dadin. Garai batean Mozarten musika jartzea gomendatzen zuten, eta orain, aldiz, mugikorraren tonua. Zenbat eta lehenago egokitu, hobeto, ezta? Jaurlaritza ere ildo horretatik dabil. Dena informatizatu dute, eta aspalditik ari dira sustatzen teknologiaren erabilera ikasgeletan. DBHko lehen urtean, esaterako, beren ordenagailu propioa eduki behar dute. 11-12 urterekin. Zalantza ere pizten zaie batzuei: gure ikas-metodoak modernizatu nahian dabiltzan ala interesen bat ote duten teknologiako enpresa erraldoiren batekin"...