hizkuntza politika
Sententzia kate bat, bi ikuspegi
Jone LArrañaga | EITb Media
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren azken epaia eta hizkuntza politikak egin ahal izateko aterki juridikoaz aritu dira "Faktoria"n Iñigo Urrutia eta Alberto Lopez Basaguren EHUko Zuzenbide irakasleak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iñigo Urrutia EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle da eta hizkuntza zuzenbidean aditu. Haren arabera, "eraso sistematikoen menpe dago euskara" eta hori berrestera dator Udal Legearen garapen dekretuaren kontra Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako azken sententzia. Urrutiaren arabera, "pribilejiatuta dagoen hizkuntzaren alde, gazteleraren alde, egiten du argi eta garbi", eta "modu prebentiboan" zehazten du, gainera, ezin direla arauak egin euskara lehenetsita.
Alberto Lopez Basaguren EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslearen arabera, hain zuzen ere, doktrina hori ezarri zuen Espainiako Auzitegi Konstituzioak uztaileko aurretiazko galderaren ebazpenean. Bat egin du Euskadiko Justizia Auzitegiaren sententziaren izpirituarekin: "Araubideetan ezin da, aldez aurretik, gazteleraren erabilera bazertu. Hori dio legeak", esan du. Lopez Basagurenek beste hau ere gaineratu du: "Hizkuntza politikak dira baliabideak ezartzea, laguntzak ematea euskal hiztunok ditugun eskubideak bete ditzan administrazioak. Baina ez da araubideetan euskarari lehentasuna ematea eta gaztelera erabiltzeko aukerak murriztea. Hori da onar ezin litekeena".