BARRU-BARRUAN GAUDE
Oier Aranzabal eta Jon Martijaren etxetara bisita, 'Barruan gaude' eta 'Estamos dentro' podcasten itzuleran
Jon Artano | EITb Media
Euskarazko podcast aitzindaria eta haren gaztelerazko ahizpa bueltan dira. Barruan gauderen 76. atala Txillarre baserrian grabatu dute, Pello Rubio elkarrizketatuz; Estamos Dentroren 50.enean Patxi Troitiño koktelgilea izango da protagonista.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
XVII. mendeko eraikin dotore batean bizi da Oier Aranzabal, Aiako herrigune historikoan, Aiete auzoko etxebizitza batean Jon Martija. Bien etxebizitzako atea jo du Faktoria magazinak; Jon Artano joan da grabagailua hartuta Aiara, Ainhoa Urreabizkaia Donostiako auzora. Jeneralean bisitari, eta galderak eginaz, jardun ohi diren podcastgileak anfitrioi, eta erantzunak emanaz, aritu dira behingoagatik.