Itxi

Hamas-Israel gatazka

Alemania, Holokaustoaren damuaren menpe

Pilar Goya | EITb Media

Alemanian ia erabatekoa izan da Israelekiko babesa hedabideetan eta iritzi publikoan, eta gutxi dira Israel kritikatzera ausartu direnak. Ane Irazabal kazetaria, Ludger Mess historialaria eta Petra Elser itzultzailea elkartu ditugu "Faktoria"n, gaiaren inguruan gogoeta pausatua egiteko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zenbaterainoko pisua du Alemaniak nazien garaian judutarrekiko eginiko jazarpenak egun Israelekiko duen jarreran? Uletu al liteke gaur egungo Alemania Holokaustoak utzi zuen zauririk gabe? Zergatik lotzen da palestinarren eskubideen aitortza antisemitismoarekin? Estatu afera al da Alemanian Israelen segurtasuna? Zergatik hartzen da Israel kritikatzea judutarren kontrako iraintzat? Erabatekoa al da Israelekiko atxikimendua? Zenbaterainoko onespena dute Alemanian palestinarrak babesteko mobilizazioak? Alemaniako komunitate palestinarrak eta arabiarrak epeletik jokatu al dute Hamasekin? Belaunaldien artean ba al da jarrera aldaketarik? Adierazpen askatasuna auzitan al dago Alemanian?

Galdera asko eta gogoeta interesgarriak utzi dizkigute Ludger Messek, Petra Elserrek eta Ane Irazabalek "Faktoria"n, Iñaki Guridik gidatuako solasaldian.

Audioak (1)