Itxi

Palestina Israel Gaza

Aitziber Urtasun:"Zisjordaniako nerabeek milizian sartzearekin egiten dute amets, ezin besterik irudikatu"

Nagore Telleria | EITb Media

Askar eta Balatako errefuxiatu eremuetan aritu da bi hilabetez haur eta nerabeei arte tailerrak ematen Urtasun, Oteiza museoko didaktika arduraduna. Itzuli denean piztu da gerra gordina. Julen Gabiria idazlea berriz, Joe Saccoren "Palestina" itzultzen aritu da Durangoko azokan aurkezteko

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Duela hogeita hamar urte idatzi zuen Joe Sacco kazetariak Palestina komikia. 1991ean, aurrenengo intifadaren amaieran Gazako zerrendan izan zen lekukotzak, bizipenak eta egunerokoa jasotzen. Handik gutxira, 1993an sinatu zuten Osloko hitzarmena, gatazka bake bidean jartzeko.  Joe Saccok  1996an American Book Award saria irabazi zuen egindako lanagatik. Berak liburuan kontatzen dituenak oraingo egoeren oso antzekoak dira Julen Gabiriak eta Aitziber Urtasunek diotenez. Esperantza eta etorkizun eza erretratatu dituzte biek. Aitziber Urtasunek kontatu du, Zisjordanian ikasle izan duen hamaika urte neskatila bat hil zutela joan den astean eta ume guztiek galdu dutela etxeko norbait.  Hamahiru eta hamasei urte arteko gazteek milizian sartu nahi dutela, egunero ari direla horretaz hizketan. Errefuxiatuen kanpalekuetan martiriak heroiak direla dio, eta gazteek ez dituztela futbolariak gurtzen, miliziarrak baizik.

Audioak (1)