Eskola Publikoa
Nola eman buelta estigmari?
Jone Larrañaga | EITB Media
Orion, lau familiatik soilik batek egiten du eskola publikorako aukera. Jatorri atzerritarra duten ia denek. Eskola segregatua da eta orain bi urte desagertzeko arriskua ere ikusi zuten. Herrian egiten ari diren lanari esker, esperantza zantzuak ikusten hasi dira, ordea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Orioko eskola publikoan sartu da "Faktoria".
Kostako udalerri euskaldun horretan dagoen bi eskoletariko bat da. Herrian bertan dago ikastola, itundutakoa. Eta, hondartzarantza, eskola publikoa, Zaragueta. Bi urtetik 16 urtera bitarteko 260 ikasle dituzte gaur egun. Koxkortuenetan bi lerro dituzte, txikiagoetan, aldiz, kostata osatu dituzte lerroak.
Umeak eskola garaian dauzkaten familien lau familiatik batek baino ez du egiten eskola publikora. Horien artean asko dira atzerriko jatorria duten gurasoen haurrak. Horregatik, eskola segregatua.
Lehen Hezkuntzako ikasleak
Gaur egun, Zaraguetako ikasleen heren batek bi gurasoak ditu euskaldunak eta, beste heren batek, bitako bat. Azken herenak, bi gurasoak ditu erdaldunak.
Haur Hezkuntzako 4. mailakoa da Ainhoa Zumeta zuzendariak eman digun adibideetako bat. 12 ikasleen gurasoen artetik bakarra da euskalduna. Azpimarratu digunez, badaude, baina, esperantzarako zantzuak. Aurtengo kurtsoan, 18 familiak egin dute Zaraguetarako aukera. Estigmari aurre egiteko eskolan eta herrian egiten ari diren lanaren emaitza, bere ustez.
Zuzendari, irakasle, guraso eta ikasleen hitzak jasota osatutako erreportajea da entzungai duzun hau.
Julen, Ainhoa eta Ana, eskolako zuzendari eta irakasleak
Ana, Sheima, Gariba eta Alazne, eskolako gurasoak
DBHko ikasleak