Eusko Ikaskuntzako kidea
Amaia Nausia: "Baterez ezagutzen ez duzun hizkuntza batekiko atxikimendua oso zaila da"
Pilar Goya | EiTb Media
Euskalgintzaren Kontseiluak biharko deitu duen manifestazioaren testuinguruan, aniztasunaz eta bizkidetzaz, euskaraz eta nazio identitateaz Eusko Ikaskuntzak Nafarroan osatu duen ikerketaz mintzatu zaigu "Faktoria"n, Amaia Nausia. Legeen babesaz gain herritarren jarreren garrantzia azpimarratu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskalgintzaren Kontseiluak biharko deitu duen manifestazioaren testuinguruan, aniztasunaz eta bizkidetzaz, euskaraz eta nazio identitateaz Eusko Ikaskuntzak Nafarroan osatu duen ikerketaz mintzatu zaigu "Faktoria"n, Amaia Nausia. Baztan, Berriozar eta Castejongo herritarrak hartu dituzte azterketarako eta galdetu diete besteak beste, zer den Nafarroa eurentzat, zer nolakoa nahiko luketen.... eta bizikidetzarako oztopo gisa irten dira polarizaizo ideologikoa, nazio indentitteen arteko talka eta euskararen kudeaketa.
Amaia Nausiak adierazi duenez, herritarren jarrerak aztertu dituzte eta ez euskarak Nafarroan bizi duen egoera, eta ikusi dute zonifikazioak belaunaldiz belaunaldi, jarreretan eragina duela: "Azken 6, 7 urtetan gora egin dute euskararekiko jarrera ezkorrek. Nafarroan, ikaslegoaren %60ak badu eskubidea euskararekiko inolako harremanik ez izateko eta ezagutzen ez duzun hizkuntza batekiko atxekimendua oso zaila da".
Zonifikazioak desberdinkeria ere sortu duela adierazi du, Amdnistrazioak erabakitzen duelako non bai ea non ez jaso daitekeen euskara hezkuntzan eta behin heldutasunera iritsitakoan, Administrazioaren lanpostuei begira adibidez, desberdinkeria egoera batean sentitzen dira euskara ikasi ez dutenak jaso dutenekiko. Ez dela Administrazioaren kontua soilik, herritarren jarrerak pisu handia duela ere gaineratu du Amaia Nausiak.
Aniztasunaren kudeaketa demokratikorako bestalde, bestearekiko tolerantzia soilik ez, onarpena eta errekonozimendua ere behar direla azpimarratu du eta zentzu horretan, feminismotik asko ikasi litekeela, galtzaile-irabazle dikotomia ezabatu elkarren ondoan kokatzen gaituen narratiba berri bat sortuz.