Gurrutxaga-Izagirre
"Pauso izugarria da futbolari batek esatea 'ez dut bihurritua izan orkatilan, bihurritua buruan izan dut'"
Oihane Yustos | EITB Media
Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak eta Ander Izagirre idazleak elkarrekin sortu dute 'Subcampeón' liburua. Realeko jokalari izandakoaren bizipenak jaso dituzte liburuan, tartean, osasun mentaleko arazoak ere bai. "Faktoria"n aurkeztu dute umore handiaz idatzitako testigantza gordina.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Normalki futbolari ohi batek kontatzen ez dituenak jaso nahi izan ditut liburuan". Hitz horiekin azaldu du Zuhaitz Gurrutxaga Realeko jokalari ohiak Subcampeón liburuan bildu duena. Ander Izagirre idazlearekin "lau eskutara" osatu dute kontakizuna, ''autobiografia'', Gurrutxagak futbolaren munduan orain 20 urte bizi izan zuena ekarri dutelako orrietara.
Zintzoki, eta maiz entzuten ez diren aitortzekin. Presioa, antsietatea, nahasmendu konpultsiboa, depresioa... Guztiak aitortu ditu Gurrutxagak eta, neurri batean, "betiko ametsak bizitza hondoratu ziola" ere bai. "Ez nintzen gauza izan presioa jasateko", kontatu du Faktorian.
Zaila egin zitzaion goi mailako kirolean bizitakoa, eta gordinki azaltzen du Subcampeón liburuak, baina beti umorez. Horregatik aukeratu du Gurrutxagak Ander Izagirre bidelagun: "Bere umorerako gaitasuna duen idazle askorik ez dago". Biek gozatu dute lanarekin, erraza egin zaie. Ander Izagirreren arabera "oparia izan da halako istorio bat kontatzea".