Itxi

Etxepare itzulpen Saria 2023

Amaia Gabantxo: "Miren Agur Meabe da emakume euskaldun askoren ahotsa"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Bigarren aldiz jaso du Amaia Gabantxok Etxepare Itzulpen Saria. Kasu honetan Miren Agur Meaberen "Hezurren Erretura" lana itzuli du bermeotarrak. Gainera, Galesko Parthian Books argitaletxeak argitaratu du liburua.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Amaia Gabantxok ia 25 urte pasa ditu Irlanda, Ingalaterran, zein Ipar Ameriketan, baina euskal literatura beti jarraitu du oso gertutik. Euskaratik ingelesera itzuli dituen lanen artean, Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi eta Unai Elorriagak sinaturiko lanak daude.

Etxepare Itzulpen Saria duela bost urte jaso zuen lehen aldiz, Arestiren Harri eta Herri eta Maldan Behera lanak itzultzeagatik; orain, Miren Agur Meaberen Hezurren erretratua lanaren itzulpenak eman dio saria. Gainera, ustekabean, Miren Agur Meaberen telefono deia ere jaso dugu zuzenean.

Bestalde, Bermeon berriz ere bizitzeaz eta orain eskuartean dituen Kreatribu sormen bilguneari eta Seroie musika taldeari buruz ere hitz egin digu.

Audioak (1)