Motoziklismoa
Xabi Zurutuza: "KTM taldearekin Munduko Txapelketan lehiatzea txikitako ametsa izan da"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Xabi Zurutuza legazpiarra ume-umetatik dabil motoziklismoan, eta 2024 denboraldian egia bihurtuko du txikitatik zuen ametsa; Moto 3 kategorian eta motoziklismoan erreferente handia den Aki Ajoren taldean egingo du debuta Munduko Txapelketan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Xabi Zurutuzak 17 urte ditu, eta betitik dabil bi gurpilen gainean. Bere ibildea errepasatzeko tartea hartu dugu gaur, eta, besteak beste, jakin dugu 2 urterekin quad baten gainean ibiltzen zela, eta 6 urterekin bere lehen lasterketa irabazi zuela.
Ordutik, Espainiako Txapelketa hiru urtez jarraian irabazi du, iaz 18. amaitu zuen denboraldia junior kategorian eta aurten, bukatu berri den denboraldian, 2 garaipen eta pole bat lortu ditu; sailkapen orokorrean seigarren egin du. Gogotsu agertu da Zurutuza, bi aste barru joango baita Valentziara Aki Ajoren taldearekin entrenatzen hasteko.
Elkarrizketa honetan, Iñigo Iglesias moto gidariarekin ere hitz egin dugu; pasa den udan, Alemaniako txapeldun izan da, IDM txapelketan.