Itxi

Adimen Artifiziala

Urko Zurutuza: "Adimen Artifiziala erregulatu gabe negozio bihurtu den bonba da. Ea nora eramaten gaituen"

Izaro Insausti | EITb Media

Adimen Artifizialean erreferente eta aitzindari den Openei AI enpresako burua, Sam Altman, kanporatu izanak sektorea astindu du. Hala kontatu digu Urko Zurutuza Mondragon Unibertsitateko ikerlari eta data analisian adituak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Adimen Artifizialaren sektorea astindu du Sam Altman Openei AI enpresako burua kanporatu izanak, enpresako zuzendaritzarekin eztabaida izan ondotik. Chat GPTan eta beste teknologia batzuetan aitzindari da Altman, Urko Zurutuza Mondragon Unibertsitateko ikerlari eta data analisian adituak azaldu digunez. Aurrez aurre jarri dira bi ikuspuntu, teknologia berri honen inguruan: batetik, segurtasuna eta zuhurtzia lehenesten dituen korrontea dago, eta, bestetik, irabaziak lortu asmo dituena.

Kezka eragiten dio Zurutuzari Adimen Artifizialaren irismenak. Europan lantzen ari diren bezalako erregulazioa garrantzitsua dela dio, eta beharra ikusten du hori negozio bihurtu aurretik egiteko. Bestela, teknologia mota hau bonba bat dela uste du, ardura berezia eragiten baitio teknologia honekin noraino irits daitezkeen zenbait enpresa.

Audioak (1)