Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Jamixel Bereau, Kalakan: "Nik erakutsi nion Madonnari 'Birjina gaztetto bat zegoen' kanta"

G.U. | EITb Media

Kalakan taldeko kideak kontatu du Madonnaren 2012ko "MDNA" birarako lanketan erakutsi ziola orain "Celebration" kontzertu sortan "Like a prayer" kantaren aurretik erabiltzen duen abestia.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Madonna "Birjina gaztetto bat zegoen" euskal kantu zaharraren pasarte bat erabiltzen ari da "Like a prayer" abestiaren aurretik, mundu osoan barrena egiten ari den "Celebration" biraren barruan. Kalakan taldeko Jamixel Bereauk "Faktoria" magazinean kontatu duenez, berak erakutsi zion Madonnari abestia, 2012ko "MDNA" birarako prestaketetan, hain zuzen, Kalakan hirukotea poparen erreginarekin batera oholtzan ikusi genuen kontzertu sorta hartarako.

Entzun elkarrizketa osoa!

Audioak (1)