Baserrietako altxorrak
Errezilgo Armendia baserriko ohol zaharraren bidaia
Ane Albisu | EITB Media
Errezilgo Armendia baserriko haritzezko ohol zaharra ikusi dugu Donostiako Belartzako Porcelanosa sukalde dendan. Xafla batean 1750. urtekoa dela eta nongoa den jartzen du. Oholaren bidaia ezagutu nahi izan dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Errezilgo Armendia baserritik Joxe Antonio Agirretxek esan digu noiz eta nolatan alde egin zuen oholak euren etxetik. Baserria berritzerakoan izan zen. Gero, Logos sukalde kooperatibak eskuratu zuen, badutelako euren sukaldeei nortasuna emateko horrelako ohol zaharrak txertatzeko ohitura, euren sukaldeak bereziak izan daitezen. Hori esan digu Andoni Unanue, Logos-eko saltzaileak. Porcelanosa-Jorge Fernandez sukalde dendako sukaldeen arduradunarekin, Maider Orrantia-rekin ere hitz egin dugu ohol zahar hau hantxe dagoelako, berak duelako aurrez-aurre eta salgai.