Itxi

Generalitateko presidente ohia

Artur Mas: "Junts eta EAJren arteko ekimen bateratuek orekatu ahal izango dituzte Madrilgo zenbait politika"

P.G. | EITb Media

Legealdi oso korapilotsua datorrela jabetuta, Generalitateko presidente ohiak dio Euskadik eta Kataluniak eskutik joan behar dutela nazio aniztasuna ikusgarri egiteko urrezko aukera baliatzeko. Gizarte eta ekonomia arloetan berriz, EAJk eta JUNTSek dituzten ikuspegien antzekotasuna azpimarratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Artur Mas Generalitateko presidente ohiak bereiztu egin ditu Juntsek eta EAJk  herrialdeaz, gizarte ereduaz edota ekonomia produktiboak herrialdearen ongizatean aurrera egiteko duen garrantziaz duten ikuspegia Sumar-ek, Bilduk, BNGk eta Podemosek dutenarengandik. Horregatik uste du EAJ-k eta Juntsek "orekatu ahal izango dituztela Espainiako Gobernutik egin nahi izango diren zenbait lege, bien arteko ekimen politiko bateraturen bitartez.

Lurralde aferari dagokionez, Euskadi eta Katalunia eskutik joan behar dutela komentzituta dago: "Ez da soilik egin daitekeela, egin behar da, lortu behar da. Urrezko  aukera dugu orain Kataluniak eta Euskadik irudikatzen dugun nazio aniztasuna Espainiako Gorte Nagusietan ere ikusgarri egiteko".

Aministia legearen inguruan, iritzi dio erabateko bermea ez bada ere, seinale ona dela Felix Bolaños Sanchezen Gobernuko gizon indartsua izatea, bera izan delako PSOEren aldetik negoziazioetan buru belarri murgilduta egon dena.  

Legealdia izugarri konplikatua eta ikaragarri konplexua izango dela azpimarratu du Masek; kudeaketa oso zaila izango dela aurre ikusi du, baina, halare, dio aukera mahai gainean dagoela eta hemendik aurrera, arduradun politikoen trebeziaren menpe egongo dela aukera hori baliatzea edo alperrik galtzen uztea.

 

Audioak (1)