Oiartzun
Lihoaren bidea, hazitik oihaleraino
Ane Albisu | EITb Media
Oiartzungo Arragua auzoan Estanis Urdanpilletaren eta Bixen Lartzabalen etxean izan da "Faktoria". Baserriko lanekin lotutako 2.000 lanabes baino gehiago dituzte, eta gaur bereziki lihoaren prozesua ezagutu nahi izan dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Herria eta bertako ohiturak ezagutzeko zaletasunak eraginda batetik bestera abiatu ziren Estanis eta Bixen duela 30 urte inguru. Haria egiteko goru bat aurkitu zutenean, lihoaren gaia ikertzen hasi ziren buru belarri eta langintza horrekin lotutako 40 tresna baino gehiago dituzte.
Urteetan pilatu duten jakinduria zabaltzeko aukera bikaina da Estanis Urdanpilletaren eta Bixen Lartzabalen kontakizuna entzutea.