Natur Topaketak
Ana Garcia del Bao: "Sumatzen da gazteen artean natura kontzientzia maila altuagoa dagoela"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Biologoa da Ana Irene Garcia del Bao eta Aranzadiko botanika sailean aritzen da lanean, baina azken Natur Zientzien Topaketen arduraduna ere izan da, eta naturguneei buruz egin dituzten gogoetak ekarri dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Herrian gizakiak ukitu gabeko naturgunerik ez dagoela azaldu digu Ana Irene Garcia del Bao biologoak, eta hori kontuan izanda, bai zientzia aldetik, bai administrazio aldetik egiten den gune hauen kudeaketaz hausnartu dute Natur Zientzien Topaketa Jardunaldietan. Aurtengo edizioaren balorazioa egin digu batetik eta, bestetik, Aranzadiren baitan botanika sailean egiten duen lanaz aritu gara; batez ere, desagertzeko mehatxupean dauden landare espezieetan da aditua Garcia del Bao, eta gaur egun Zizurkilgo Germoplasma bankuan egiten duten lana ezagutu dugu.