Eneko Goia, Donostia alkatea
Goia: 'Praktikan itxita dugu Donostiako emisio baxuko eremurako proiektua, oso epe laburrean aurkeztuko dugu'
OIhane Yustos | EITb Media
Alokairu garestien arazoari irtenbidea emateko tresna indartsuena, "promozio berriak egitea" dela uste du Eneko Goia Donostiako alkateak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailetik iritsi behar duen jakinarazpena jaso aurretik "Faktoria"n hitz egin du Eneko Goia, Donostiako alkateak. Eremu tentsionatuak zeintzu diren definitu behar du Arriolaren sailak baina, Goia alkateak ez du zalantzarik. "Hiria bere osotasunean kontuan hartu behar da gune tentsionatu gisa, hala eskatu dugu", baina, berriz dio, alokairuari muga jartzea ez dela irtenbidea. Donostian ikusi dute azken hilabeteetan gertatu dena: "Etxebizitza legea onartu zenetik eskaintza gutxitu da, % 30-50 etxe gutxiago jarri dituzte merkatuan" eta horrekin batera fenomeno berri bat sendotu da, denboraldiko alokairuena: "12 hilabetetik beherako kontratuak eskaintzen ari dira jabeak eta horrek bilatzen du etxebizitza legea saihestu eta aurreko baldintzetan alokatzea, eta hori iruzurra da", esan du. Goiaren hitzetan, beraz, beste bide batetik jo beharko litzake, "tresna indartsuena nik uste, promozioa da. Donostiak den arazo nagusia eskaintza eta eskariaren arteko aldea delako". Eskaria, beraz, handitu nahi du Udalak, "eskaintza berria eta babes ofizialekoa eta eskuragarria" izan dadin. Hortan lanean ari direla dio, Loiolan kuartelak dauden eremuan etxe berriak eskainiko dituzte, baina proiektu gehiago ditzute, "Illarran, Martuteneko kartzela inguruan, Auditz Akular edota Lorategi hirian".
Emisio baxuko eremua
Donostiak, beste hiriburu guztiek bezala, epe laburrean trafikoan aldaketak izango ditu; eta neurri handi batean indarrean jarriko den emisio baxuko eremuak eragingo du. Proiektua 'oso aurreratuta' dagoela adierazi du Eneko Goiak, "praktikan itxita" eta egun gutxi barru aurkeztuko dute. "Hor bi pauso eman behar dira, eremu baxuko eremua definitu behar da eta mugikortasun sostengarria zein den erabaki". Lan horiek amaituta dituzte eta hurrengo urratsari ekingo diote berehala, "ordenantza erabakatzea. Emisio altuko eremu horretan zein auto sartu eta zeintzu ez erabaki behar da". Hasierako proposamean badute baina, fintzen ari dira. Asmoa da Espainiako Gobernuan eman duen epea amaitu aurretik, 2024ko abenduaren 31 aurretik, indarrean jartzea.